HABI

BAKARRIK

04:20

Izara zimurtuak
Gau konplikatu bat
Nola esan, nola jasan
Aurpegi amildu hau

Jada ez da arrazionala
Inkoherentea
Nola esan, nola jasan
Entzundako gauza denak

Bere neurrira
Sortutako gaztelua
Gertu ikusten du
Hauts bilakatua

Galdu dana
Azken arnasean
Amets gaiztotan
Murgildu da

Izanaren hotsak
Iragartzen duen lotsa
Inguratu
Eta agur esan

Muxu galdu bat
Buru galduan
Idei oker bat
Nartzisista hutsa