Gaur berriro ere
Etortzen hasia zen
Sentsazio ilun horrek
Barnera begiratuarazi nau
Baina nik artez jarraitu dut
Hitz motelez arantzak kenduz
Oinatzak, muxu gorri, eta bihotz
Irribarre bat, ortzadar, kafe bero
Eta non dago gure betiko parkea
Ez badago inor nirekin eseriko dena
Nire ondoan eta zirikatuko nauena
Zer edo zein
Da gure nostalgiarena?
Galdu bezain gogor izan bada dena
Eta gaitzik ez duen momentu bat aukeratzen
Pasa dut gau guzti hau eta beste guzti horiek
Nire gelako sabaian dauden arrakala guztiak
Non hasi eta bukatuko diren
Ikasia dut jada irakurtzen