HABI

ARIMAK

02:54

Batak bestearen etorrera miresten
Berba zaharren magalean
Eklektikoa bihurtzen, azala berritzen aldi berean
Inspirazioa bada, gure benetako lehengaia
Saiatuko gara ereiten
Ezpanak, zaporea galdu ez dezan

Bizitzaren akordea
eskatu zenidalez
Arimaren beste aldea
emateko gai nintzen

Nor naiz? Eta esan zenidake
“norbait zara” Agerian ezkutatzen
isilpean

Isilpean, agerian
ezkutatzen duzun akorde baten bultzadak
behartzen nau elkartzera
eta haizearen babesaz,
murgildu naiteke zure arimaren barrura
Ihintzaren antzera
azaleratzen dugun horri disdira ematera
(Airea edukitzeko abestu egin nuen)

Bizitzaren akordea
eskatu zenidalez
Arimaren beste aldea
emateko gai nintzen

Nor naiz? Eta esan zenidake
“norbait zara” Agerian erakusten,
isilpean