HABI

BERRIRO

03:02

Nahi nuke berriro ere burua galdu
Baina horretarako aurkitu behar dut
Nahi nuke berriro ere dena ahaztu
Eta zirrarak har nazan eta inoiz askatu

Kontsumitu nazazu
Gauero behar bezala

Nahi nuke berriro ere lurreratu
Baina horretarako aireratu behar dut
Nahi nuke berriro ere mina sendatu
Baina horretarako zauriak behar ditut

Kontsumitu nazazu
Gauero behar bezala
Naizena ahaztu nahi dut
Goizero aldatu azala

Aldatu azala