HABI

GERTU

02:54

Gauaren argipean
Izan zinen zirrara
Nire doinu batean
Sartu zinen zulora

Belarriak luzeak
Letagin meheak
Kozka egin nahian

Txikia zinen
Eguzki eskean

Kalea zure etxea
Jende zelataria
Entzuten nauzunean
Ezkutatu ezin dena

Haizean zure ileek
Erakusten naute
Bide bakarra

Txikia zinen
Eguzki eskean

Gertu izatea besterik
Behar ez dudala zugandik
Besterik behar ez dudala
Zugandik

Babestu zintudan nirekin
Pareten artean loturik
Zer nahiago zenuen egin
Galdetu nahi nizun baina
Ez nuen nahi jakin

Gertu izatea besterik
Behar ez dudala zugandik
Besterik behar ez dudala
Zugandik