HABI

OHARTU

06:06

Lokarri askatuak
Arima solteen artean

Nere burua zapaltzen
Saihesten nabil baina

Horizonteren bat
Aurkitu ezinean
Hainbeste eraikin
Erraldoi artean

Eta ohartu naiz
Ez dela erraza
Beste aldera begiratzea

Eta ohartu naiz ere
Bakarrik ezin dudala
Ezin dudala

Pauso zuhurrak ematen
Saiatzen nabil baina

Bide malkarretan
Oin zahurgarrienak

Itzaletan trebe
Argiaren kontra
Argiagoak dira
Hartu behar ez ditudan
Erabakiak

Eta ohartu naiz
Ez dela erraza
Beste aldera begiratzea

Eta ohartu naiz ere
Bakarrik ezin dudala
Ezin dudala

Eta ohartu naiz
Ez dela erraza
Gainditzea
Esta puta pereza

Eta ohartu naiz ere
Denarekin ezin dudala
Ezin dudala

Hoy confiesas las perezas
Hoy no limas asperezas