HABI

ZAMA

03:13

Argi bat izan ginen
Dardarrean
Piztu ezin itzal
Txiki baten argipean
Kafe orbainak

Damurik ez dudala
Bizkarrean
Galtzekorik ez dela

Kolpe bat mahaiean
Eman nahian
Baino ezinean
Ezpainak hortz artean
Buru makurra

Zamarik handiena
Bularrean
Salbatu ezinean

Zeru beltzean
Gordeko dut azken
Oroitzapenen
Gidoi xume bat
Iltzatu nazan
Zure soinera
Eta hala ere

Kristalezko zati txikien
Zilar euri bat
Eroriko ote den
Momentu bakoitzak
Orbain bat sor dezan
Eta min hori
Ahaztu ezin egin

Damurik ez dudala
Bizkarrean
Galtzekorik ez dela

Zamarik handiena
Bularrean
Salbatu ezinean