Kosta zaigu mendebaldean
Etxe bat zer den ulertzea
Kosta zaigu hormen artean
Garrasi bat ezkutatzea
Zapatak atean utzita
Pasilo luze bat zeharka
Kristalak lurrean eta hankak
Odoletan eta dardarka
Kosta zaigu malko sorta bat
Fereka batean gordetzea
Kosta zaigu mina onartzea
Giltzarik ez duen atean
Zapatak atean utzita
Pasilo luze bat zeharka
Kristalak lurrean eta hankak
Odoletan eta dardarka
Fondoko atea irekita
Haize hots gordinak barnean
Hostoren bat sartuko ote da
Bizitzarik gabeko gelan
Eta kondenarik ez duten
Krimenen jabe
Izan naiz krudel
Erabakien seme