HABI

LØKANTA (2024)

DATA: 2024/09/19
ARGITALETXEA: Elkar
TEKNIKARIA: Víctor Sánchez

Siestara joan aurretik, Habiren doinuetara kateatuta jarraitzeko pieza bat egin du taldeak: udari agur esan nahi dion eta deskantsuaren aldarri izan nahi duen ‘Løkanta’ single ederra. Izan ere, urtez urte ekoizpen bat aurkeztu ondoren, 2024a ez zen gutxiago izango!

🛌 INFO +

‘Hitzak’ kantua sortu genuenetik, 2018ko azarotik, denbora asko pasatu dugu elkarrekin kantak egin, grabatu eta zuzenean erakutsi nahian. Zenbat entsegu, bidai, estudio ordu eta erabaki hartu behar izan ditugun. Pentsatzen jarrita, ezinezkoa zaigu bizitza gure proiektu musikal hau gabe imajinatzea.

Lana dago, lan asko kantua etxetik lokalera eramaten denetik estudioan ekoizten den arte. Eta estudioan nahastu eta masterizatzen denetik, fisikoki edo digitalki iruditxo batekin entzun daitekeen arte.

Hiru disko luze, lau kantuko EP bat, ‘Arimak Denboran’ single bikoitza eta hamaika kolaborazio eta kontzertu egin ditugu. Urtero lan bat ateratzeko esfortzua eginez.

Lan hori maite dugu eta bizitzak utzi dizkigun momentu guztiak musikari eskaini dizkiogu. Baina orain deskantsurako momentua iritsi da. Bizitzak pisu handiagoa hartu du, dena ondo, dena aurrera eta denak pozik. Proiektu berriak eta ilusio asko.

Oholtzatik jaitsiko gara denbora batez; zaintza, lasaitasuna eta deskantsua behar ditugu indar gehiagorekin bueltatzeko. Baino ez gara isilik joango lotara, seaska kanta bat dugu zuentzako. Alaia, indartsua eta dantzagarria. Ez goaz betirako, siesta bat egitera baizik.

Disfrutatu esna gure single berria, denbora batez HABI lotan egongo da eta. Zuentzat eta datozenentzat LØKANTA.

LYRICS
00:00
LISTEN