HABI

KOLOREAK (2020)

DATA: 2020/12/01
ARGITALETXEA: Elkar
TEKNIKARIA: Víctor Sánchez

Konfinamendu garaian iritsi zen bigarren proiektua: azken hilabeteetan sortu zituzten abestiak bildu, findu eta bigarren disko batean jaso zituzten: ‘Koloreak’. Paisaia ugari eta koloretsu baten ispilu da bilduma, eta, hain justu ere, paisaia horren zati da ‘Harri’, bigarren lanaren lehen aurkezpen kantua: erritmo biziz eta jostariz josia. Bigarren aurkezpen kantu gisa ‘Pareidolia’ aukeratu dute, iluntasunean murgildutako melodiez osatutako abesti indartsu bat. Lehen lanaren kasuan bezala, zortzi kantu dituen lana egin dute, Elkar estudioetan Victor Sanchezen gidaritzapean ekoitzia.

EROSI